2012-05-13

MUGI HERRIA

Movie Maker


2012-05-06

2012-05-01

ZER DA KAPITALISMOA?


MIREN ETXEZARRETA Ekonomilariaren azalpenak entzun ahal izango dituzu ondorengo bideoan:


2012-04-14

2012-04-11

IZAN UNTSA!

ZER DA AGERRIA?


Frailetxea izan zen Agerria etxaldeak bizitza berria hartuko du laster. Botere publiko eta herritarren nahikeria esker, jarduera anitzak jasotzeko prest den eremua. Dagoeneko lehen egitasmoa abian jarri du Izan Ontsa sozietateak. Maiatzan zehar Hego Euskal Herriti etorritako eskoletako haurren bi egonaldi antolatu zituzten. Heldu den irailatik goiti ehun bat haur hartzeko gai izanen direla azaldu digute Axun Olaran eta Joseba Badiolak egitasmoaren bultzatzaileek. Mixel Etxebest, Mauleko auzapezak, egitasmoak Xiberoko hiriburuari ekarriko dizkion onurak nabarmendu ditu. Eremua animalia izanki - komentuak 6.000m2 ditu eta egoitzaren inguruan 100 ha dira, horietarik gehiena basoa delarik- geroari begira beste proiektuak izanen direla bertan nabarmendu du auzapezak.


Maite UBIRIA 
Frailetxearen gelak, sukaldea, jantokiak, frontoia edo-ta eliza urtebete isilean izan ondoren haurren irriak eta algarak Mauleko Agerriako eremuaz jabetu dira. Botere publikoek eta herritarrek eginiko ahaleginari esker, 6.000 m2ko etxalde dotorearen jabegoa Mauleko herriak gordeko du.

Mixel Etxebest auzapezaren bultzadapean, Herriko Etxeak eremuaren jabetza publikoa bermatu du. Hain zuzen ere, ekonomia bikoitzeko sozietatea sortu ondoren, jabetzaren %51a atxiki du Herriko Etxeak, gainerako %49a herritarrek eginiko ekarpenei esker bildu delarik.

Hastapenetik, Agerrian Mauleko herriaren garapenarendako interesgarriak izan daitezkeen aktibitateak aterpetxea aurreikusi du Herriko Etxeak. Egun, auzapeza kontent da, maiatzaz geroztik etxaldea biziarazteko lehen egitasmoa abian jarri baita.

Geroari begira, bestelako jarduerak instalatzeko interesa azpimarratzen du herri agintariak. Izan Untsa egitasmoaren bultzatzaileek Xiberuaren inguru naturala, errealitate soziala eta kultura ezagutzera emateko lan egiteko asmoa agertzen dute. Abiatu berri duten ibilbidean, "lagun berriak" gurutzatzeko irrikitan dira. Plazerra handiz hartuko lituzketela beste elkarte eta eragileen presentzia nabarmendu dute, gainera.

Euskarazko ateraldiak haurrendako 
Mementukoz, zazpi herrialdetako haurrendako pentsaturiko aterpetxea da Agerriari bizitza berria emanen dion jarduera. Asun Olaran eta Joseba Badiola SARL egitura juridikoa hartuko duen sozietatearen sortzaileetariko bik xehetasun gehiago eman dizkigute proiektu horri buruz.

Badiolak azaldu duenez, Hego Euskal Herriko ikasleek sarritan eginen dituzte ateraldiak baina inteera zirkuito horietarik kanpo gelditzen da geienetan Ipar Euskal Herrian. Ikastoletako edo-ta Sortzen Ikasbatuaz elkarteekiekin mintzatuz, "Iparraldean haur kopuru handia hartzeko egituraren gabezia nabarmendu ziguten". Hutsune hori betetzeko ilusioz, Izan Untsa proiektua badira lauzpabost urte sortu zuten.

Lehen gogoeta hartarik eta gaur arte desmartxa ainitz egin dituzte, baina betiere xede berdinarekin jardun dutela azaldu digute. "Euskal Herri osoko herritarrak, hastapenean bereziki haurrak, hartu nahi ditugu, eremu euskaldun bat eskeiniz Xiberua ezagutzeko". Aterpea emeki-emeki berritzeok asmoa badute ere, dagoeneko ehun bat haur goiti jasotzeko ganberak eta bestelako gelak prest dituzte.

Iragan maiatzaren 19an eta 20an lehen bisitariak hartu zituzten Agerrian. Billabonako ikastolatik 12-13 urteko 62 bat haur jaso zituzten. Ondoko astean, berriz, Beratik 6-7 urteko ikasle multzo bat heldu zen.

Jan eta lo egiteaz gain ( haur bakoitzak 36 euro ordaintzen ditu egunero prezio horren baitan gela, afaria eta gosaria sartzen direlarik ) Izan Untsak hezkuntza jarduerak sustatu nahi ditu.

Inguru paregabea eta "ezezaguna" 
Etxearen aurkezpen labur bat eginez, "Agerria monasterio bat da, Maule hiri erdialdetik 500 metrora kokatua dago, eta inguru aberatsa du; Hor dira Kakoeta, Madalena mendia, eski fondoa egiteko Irati, San Martineko Harria eta Issarbera, Holtzareko zubi eskegia ahantzi gabe..." azaldu digute.

Haurrak naturaren errespetuan hezitzeko egitasmoak badituzte, eta Xiberoako eragile kulturalekin harremanak sakondu nahi dituzte, eskualde ezberdinetako herritarren arteko elkar-trukaketak ahalbideratzeko.

Ekonomiaren ikuspuntutik, Mauleko herriarendako ekarpen biziki inportantea izan daiteke Izan Untsa. Herriko laborariei mozkinak erosten, erosketak bertan eginez... "eta bisitariak Agerriatik at inguruak ezagutzera bidaliz", jarduera ekonomia sustatzeko lagungarria izanen da Izan Ontsa. Bertako eta Hego Euskal Herriko langileek jardungo dute bertan.

Izan ere, Agerria proiektuaren sustatzaileek abiapuntu bat bezala irudikatzen dute egitasmoa. Elkargune bezala, elkarte eta herritarrei zabalduriko aterpe gisa jarduteko ametsa dutelakoz. Trukatze horretatik geroari begira egitasmo sendoagoak sortuko direlakoan dira.

Agerria bisitatu edo egonaldia egin nahi dutenek Izan Untsa sozietateko kideekin harremanetan sartu daitezke axunolaran@hotmail.com helbidearen bidez edo ( 00 34 ) 676946680 telefono zenbakira deituz.

2012-04-06

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!

'Musika airean' film laburrak irabazi du Kontseiluaren Euskaraz bizi nahi dut lehiaketa. 25 lan aurkeztu dituzte.
Sakatu hemen ikusteko: http://berria.info/albisteak/63223/doinuarekin_euskaldunak_konektatuz.htm


Azken txanpara iritsi diren zortzi lanak euskarazbizinahidut.org-n ikus daitezke.