ZER GERTATU ZEN,
1976ko MARTXOAREN 3an Gasteizen?...
1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen Asisko San Frantzisko elizaren barnean bost langile hil zituen. Garai haietan, Fraga zen Gobernazio ministroa. OndorengO bideoan, gertaera larri haien inguruko informazio gehiago eskuratu ahal izango duzu!ZERGATIK ETA ZERTARAKO TOPAKETA FEMINISTAK?...
Hausnarketa eta ospakizunetan burutu dira Euskal Herriko emakume abertzale eta feministak martxoaren 2, 3 eta 4ean Leitzan. Izan ere, Euskal Herriko Bilgune Feministak 10 urte bete ditu, eta hamaika egiteko ari direla jakinarazi dute.
12 amets, 11 borroka, 10 urte… Bilgune Feministaren errotak aurrera darrai etorkizuneko erronkak, elkarlanaz eta proiektu sendoz bultzatuta. Amets, ilusio eta konpromisoz hasitako errekatxoa, pixkanaka handitzen, ibai bihurtzen doa...
Euskaraz Bizi Eguna Donostian!
Zer gertatzen da Euskal Herrian hizkuntzarekin?...
EHE (Euskal Herrian Euskaraz) herri mugimenduak, martxoaren 17an Euskaraz Bizi Eguna antolatu zuen Donostian. Giroa paregabea izan zen eta ekimenak ugariak izan ziren: Pailazoak, hizkuntza jokabideen tailerra, herri bazkaria haur zein helduentzat, kontzertuak... Ekitaldi nagusia, 18:30ean izan zen: Euskalduna naiz eta harro nago lelopean. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, milaka herritar bildu ziren arratsaldeko mobilizazioan.
MARTXOKO IRAULTZA IRUÑERRIAN!
Zergatik gaude gazteok Lan erreformaren aurka?...
Gazteok indarrak batu eta martxoaren 22an kalera atera ziren Euskal herri osoan, lan erreformaren aurka!
MARTXOAREN 29an, Greba Orokorra!
Zergatik Greba Orokorra?...
Oreretan grebak izandako arrakasta sekulakoa izan zen!
Komunikabideek Informazioa manipulatu zuten eta sindikatuek bertsio ofizialak gezurtatu behar izan zituzten. Izan ere, ertzaintzak gutxienez bost lagun zauritu zituen, herritarrak bortizki jazartuak izan baitziren.