Hausnarketa eta ospakizunetan burutu dira Euskal Herriko emakume abertzale eta feministak martxoaren 2, 3 eta 4ean Leitzan. Izan ere, Euskal Herriko Bilgune Feministak 10 urte bete ditu, eta hamaika egiteko ari direla jakinarazi dute. 

12 amets, 11 borroka, 10 urte… Bilgune Feministaren errotak aurrera darrai etorkizuneko erronkak, elkarlanaz eta proiektu sendoz bultzatuta. Amets, ilusio eta konpromisoz hasitako errekatxoa, pixkanaka handitzen, ibai bihurtzen doa...